Ispilu Beltza
|

Sylvain Timsitek, Noam Chomskyren pentsamenduan oinarrituta, interneten asko hedatu den 10 manipulazio moldeen zerrenda osatu zuen 2002an. Zerrenda hori oinarri hartuta egin ditu Petti musikari beratarrak 'Manipulazio Estrategiak' (Zart*, 2020) disko berriko abestiak. Harkaitz Cano idazlearen hitzekin eta Et Incarnatus orkestrako hari laukoteaz lagunduta, besteak beste. Bilboko Loraldia jaialdian aurkeztu behar zuen abesti bilduma martxoaren 15ean, hain justu, konfinamendua ezarri zen unean bertan. Beratarrak atzeratu egin behar izan du aurkezpena, eta diskoek kutxatan jarraitzen dute. Aste honetan 'Zaldi emozionalak' abestiaren bideoklipa argitaratuko du sarean. Ispilu Beltzara lau kantu ekarri dizkigu esklusiban.

Jarri kaskoak eta entzun.