Aurten ere Beldurrola ospatuko da Donostian. Datorren azaroaren 8 eta 9an Donostian BELDURROLA ekimena antolatuko du ROLARIAK elkarteak eta EBLA liburudendak.
Euskaraz rol jokoetan aritzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, beldurrezko istorioak lankidetzan sortuz. Partiden helburua beldurrezko istorioak elkarren artean kontatuz ondo pasatzea da. Pello Gutierrezekin hitz egin dugu Beldurrolaz.