Ispilu Beltza
|

Sara Mansilla musikariak 'Cerca' diskoa aurkeztuko du Tabakaleran. Elkar etxeak Adunan dituen estudioetan grabatu dute diskoa.  Víctor Sánchez izan da soinu-ingeniaria, Nacho Sotoren pianoa eta teklatuak, Víctor Villa eta Juan Oliveiraren gitarrak, Jorge Luengoren baxua, Eneko Arbearen bateria eta bere izena daraman proiektu hau zuzentzen eta kudeatzen duen Sara Mansillaren ahotsa batzeaz eta biribiltzeaz arduratu dena. Ispilu Beltzean barneratu da gurekin solasean aritzeko.