Ispilu Beltza
|

Duela 10 hilabete ezagutu genuen Maider Estensoro Garcia. Inurri elkarteko kide bezala etorri zen Ispilu Beltzaren estudioetara.

Bazekien, bagenekien Maider ez zela inoiz sendatuko. Bularreko minbizia metastasikoak, gaur egun, ez duelako sendabiderik. Horregatik berak indarrez aldarrikatzen zuen beti: "ikerketa gehiago behar dugu".

Ez dakigu biharko egunean, baina gaur egun oraindik minbizia lehen heriotza kausa da gurean. Hortaz, guk hemendik, Estensororen hitzak jaso eta berriro ere ikerketa gehiago behar dugula aldarrikatu nahi dugu. Bihar ere, eguzkia irtetzen ikusi nahi dugulako.

Gugan bego, Maider Estensoro.