Ispilu Beltza
|

Gaurkoan bisita berezia izan dugu Ispilu Beltzan. Lehenago ere gurean izan dugu Jose Mari Agirretxe "Porrotx", eta gaur Libe Narbarterekin batera etorri da, 'Ez Gara Jaitsiko!' ikuskizunaren inguruan aritzeko. Ekainaren 15 eta 16an hiru saio eskainiko dituzte Victoria Eugenia antzokian.

Horrez gain, udaberriaren etorrera iragarri genuen atzo, eta hori aitzakia moduan hartuta Aranzadiko Maite Laso ekarri dugu, 'Enarak' izeneko proiektuaren inguruan aritzeko. Izan ere, gaur 19:00etan Tomasene kultur etxean hitzaldia eskainiko du.