Ispilu Beltza
|

Hesia urraturik Xabier Leteren oroimenez, haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako, Joxan Goikoetxeak idatzitako oratorio sinfoniko-korala da, haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria. 13 atalez osatua dagoen oratorioa bere barne kezkak eta pasioa, fedea, etsipena, maitasuna, elkartasuna, adiskidetzea eta babesa moduko zalantza existentzialak inork gutxik bezala adierazteko gaitasuna izan zuen artistaren pentsamendu eta imajinario filosofiko-estetikoan sakondu eta horiek gogora ekartzeko gonbidapena da. 2020an estreinatua, orain ganbera formatuan aurkezten da, Oiartzungo artistaren jaiotzaren 80. urteurrenean.