Ispilu Beltza
|

Iker Laurobak azken kontzertua eskainiko du Beste Urtaroak bere bandarekin batera. Lau urtaroei eskainitako diskoen argitalpenaren ondoren eta Lau mundu bere proiektu berriari eutsi aurretik, artista donostiarrak Andoni Etxebeste (bateria), Maria Soriazu (baxua), Urbil Artola (lap steel, dobro, gitarra eta ahotsa), Leire Berasaluze (ahotsa) eta Olaia Inziarterekin (pianoa, gitarra eta ahotsa) batera egindako bideari agur esango dio.