Ispilu Beltza
|

LITERAKTUM, Donostian literaturaren inguruan antolatzen den jaialdia da. Aurten azaroaren 13tik 26ra bitarte ospatuko da, hiri osoan barrena. Koro Astigarragak eman dizkigu edizio berri honetarako antolatu dituzten jardunaldien berri. Horretaz gain, Josemi Beltran ere izan da gure saioan. Donostiako 34. Fantasiazko Eta Beldurrezko Zinemaren Astea bukatu berri den honetan, zinemaldiaren palmaresaren inguruan jakin beharrekoak azaldu dizkigu.