Ispilu Beltza
|

Gaur musikari buruz arituko gara Donostia Kultura Irratian. Donostiako Musika Eskolak ‘Atotxako flautistak’ izeneko ekimena antolatu du. Ekainaren 13an izango da 19.00etan, San Telmo museoan. Eta guk Enekoitz Martínez, Eskolako koordinatzaile pedagogikoa gonbidatu dugu ‘Ispilu beltza’ saiora.

Horrez gain, Asier Errasti musikaz josiko digu Ispilu Beltza, bere Kanta Katiluan.

Jantzi entzungailuak eta adi!