Ispilu Beltza
|

Gaur arteari buruz hitz egingo dugu Donostia Kultura Irratian. ‘Artea abian’ proiektuaren baitan Mikel Otxoteko artista donostiarrak ‘Aquí hay dragones’ ekimena aurkeztuko du, eta gaur ‘Ispilu beltza’ saiora gonbidatu dugu.

Horrez gain, Josemi Beltránekin zinemaren inguruan solasteko aukera izango dugu, ostegunero egin ohi dugun moduan '¡Subtítulos!' atalean.

Amaitzeko, Asier Errastik musika gomendioak ekarri dizkigu saioa girotzeko, Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!