Bestalde
|

Kultur-agendak etenaldia bizi duen arren, kulturak berak ez dauka etenik; horregatik saiatuko gara egunero Bestaldera ekartzen eduki interesgarriak, samurragoa suerta dadin berrogeialdia. Gaurkoan "BB agenda" atala zabaldu dugu, hain zuzen, bertan behera geratu diren ekitaldien errepasoa egiteko eta, bide batez, Kultur langileei aitortza egiteko. Horrez gain, "Hitzen ahairea", Gotzon Barandiaranen liburua aipatu dugu, baita jabetza intelektualari buruzko hitzaldi bat entzun ere.