11 entzuteko 2023 argazkia 1

IX. Irrati-piezen lehiaketa

Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika Entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketako sariak pasa den Abenduaren 22an banatu dira. Sari nagusia Maider Uriarte Doizen Kirikoketa piezarentzat izan da. Bigarren saria, berriz, Ruben Martínez Sosaren Arbizu Enea lanarentzat izan da.

Sari nagusia

Deialdira aurkeztutako lanen artean, epaimahaiak erabaki du pieza irabazlea Kirikoketa dela. Epaimahaiak aho batez erabaki du aurten lehiaketara aurkeztutako lan guztietatik onena dela eta horrela baloratu du: “Pieza laburra eta erakargarria da, soinu-geruza ugari dituena eta efektuak oso modu eraginkorrean erabiltzen dituena. Hizkuntza aberatsa duena eta Euskal Herriko ohituren islada diren soinu eta sentsazioak transmititzen dituena”. Egilea Maider Uriarte Doiz kazetaria da.

<

 

Bigarren Saria

Bigarren saria Ruben Martinez Rosasentzat izan da, Arbizu Enea izeneko lanagatik. Epaimahaiak azpimarratu du lan originala eta umoretsua dela, soinu-efektuak oso ongi erabiltzen dituena eta entzulea irratsaioan kontatzen den istorioan murgiltzeko gaitasuna duen pieza entretenigarria.

 

Ispilu Beltza saioan izan dira irabazleak Asier Errastirekin.

Epaimahaikideak

Hauek izan dira epaimahaikideak: Susana Bustero, Casares-Tomasene Kultur Etxeko zuzendaria; Manex Urruzola, Elhuyarreko komunikazio-zerbitzuen koordinatzailea eta Lierni Ezeiza, Donostia Kulturako Komunikazioa eta Irudia saileko teknikaria. Epaimahaikideek eta antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete deialdian parte hartu duten guztiei, eta bide horretatik jarraitzera animatu. Eta gogorarazten dute, gainera, DK Irratiko baliabideak nahi duenaren eskura daudela, horretarako.

HAMAIKA ENTZUTEKO! irrati-piezen lehiaketarekin irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea izan du helburu Donostia Kultura Irratiak. Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu behar zituzten, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea zen, eta edozein motatako pieza izan zitekeen.

 

Sariak

  • Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro
  • Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro