zdfg

VIII. Irrati-piezen lehiaketa

Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika Entzuteko! VIII. Irrati-piezen lehiaketako sariak pasa den Abenduaren 16an banatu dira. Sari nagusia Jose Luis Gallego eta Joan Quintanillaren El cuaderno de campo de Jose Luis Gallego piezarentzat izan da. Euskarazko pieza onenaren saria, berriz, Ainhoa Aizpuruaren Tximinoa zetaz jantzi arren... lanarentzat izan da.

Sari nagusia

Deialdira aurkeztutako lanen artean, epaimahaiak erabaki du pieza irabazlea El cuaderno de campo de José Luis Gallego dela. Hau esan du epaimahaiak pieza horri buruz: “Dibulgazio-pieza bikaina da, oso argia eta ongi egindakoa. Lokuzioaren, musikaren eta soinu-efektuen edizioa biribila da, eta entzumenaren bidez kontatzen duen istorioa irudikatzea lortzen du”. Egileak José Luis Gallego ingurumen-kazetaria eta Joan Quintanilla irrati-errealizadorea dira, biak Bartzelonakoak.

 

Euskarazko lan onena

Euskarazko pieza onenaren saria Ainhoa Aizpurua zarauztarrarentzat da, Tximinoa zetaz jantzi arren… izeneko lanagatik. Epaimahaiak azpimarratu du audio-pieza dinamiko eta aldarrikatzaile baten bidez gaur egungo gai bat lantzeko eta gazteei ahotsa emateko duen gaitasuna.

 

Ispilu Beltza saioan izan dira irabazleak Cristina Tapia Huicirekin.

Epaimahaikideak

Hauek izan dira epaimahaikideak: Maria Huegun, Donostia Kulturako Komunikazioa eta Irudia saileko teknikaria; Susana Bustero, Casares-Tomasene Kultur Etxeko zuzendaria; eta Manex Urruzola, Elhuyarko Komunikazioa Unitatearen zuzendaria.

Epaimahaikideek eta antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete deialdian parte hartu duten guztiei, eta bide horretatik jarraitzera animatu. Eta gogorarazi dute, gainera, DK Irratiko baliabideak nahi duenaren eskura daudela, horretarako.

Hamaika Entzuteko! irrati-piezen lehiaketarekin irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea izan du helburu Donostia Kultura Irratiak. Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu behar zituzten, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea zen, eta edozein motatako pieza izan zitekeen. 

 

Sariak

  • Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro
  • Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro