Ispilu Beltza
|

Iban Del Campok 'Glittering Misfits' luzemetraia aurkeztu zuen pasa den Zinemaldian, Zinemira atalean aipamen berezia lortuz egin ere. Orain Filmin streaming plataforman estrenatu du pelikula. New Yorkeko underground gauan sartuko gaitu Dirty Martini eta Tigger! pertsonaien bitartez.

Filmin plataformaz hitz egiten jarrita, bertako programatzaile eta editore den Joan Salarekin hitz egin dugu. Zinema aretoak lur jota dauden garaiotan, streaming plataformena da txanponaren beste aldea, ikaragarri hazi baitira konfinamenduarekin. Salak aitortu digu %50 hazi direla egun gutxitan. Filmin euskaraz atala sortu zuten eta Filmin.eus egitea aztertzen ari dira.

Horrez gain Beñat Hach Embarek kazetariak Tabakalera Etxean egitasmoaz hitz egingo digu Salabardoan eta Ines Garcia Azpiazuk, gure liburuzain kuttunak, liburu bat gomendatuko digu asteburua goxatzeko.

Azkenik Anartz Bilbaok hainbat musikarik konfinamendu garaiotan konposatutako abestiak ekarri ditu saioa amaitzeko.

Jarri kaskoak eta entzun!