Ispilu Beltza
|

Gaur erakusketa bitxi baten inguruan arituko gara Donostia Kultura Irratian. Marina Palacio artistak 'Film not found try again' izeneko erakusketa antolatu du, eta urriaren 31era arte ikusteko aukera izango dugu Tabakalerako bigarren solairuan.

Horrez gain, asteartero zinemarekin hitzordua izaten dugu Trueban, Kresala zineklubeko lagunekin, 'Eskamak Kentzen' sekzioan. Jeannette Díez etorri da gaurkoan, Mounia Akl zuzendariaren 'Costa Brava, Líbano' filmaz aritzera.

Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunez agurtu du gaurko saioa.

Jantzi kaskoak eta adi!