Ispilu Beltza
|

Belako bandak abuztura atzeratu du 'Plastic Drama' disko berriaren argitaratzea eta ekainean autozinemetan zehar bira egingo dute. Lander Zalakain taldeko bateriajoleak azalduko digu dena eta 'Profile Anxiety' single berria aurkeztuko digu.

Gainera, Aitor Etxeberria 'El_Txef_A' disko jartzaile eta konpositorea elkarrizketatu dugu. 'Nihilism Part I' diskoaren bira bertan behera geratu zaio eta bere estudiora egin dugu osteratxoa musikaren inguruan hitz egiteko.

Salabardoan, berriz, Beñat Hach Embarek kazetariak Oreretako 'Jaungoiko Txiki' delako pertsonajea aurkeztuko digu.

Azkenik Urpeko Bonbardan Gratefull Dead taldearen monografikoa egin du Anartz Bilbaok.