Ispilu Beltza
|

'Algo más que morir' lehen euskal westerna 2014an estreinatu zen. 'Kuarkt Valley' dokumentalak hura gauzatzeko Kuartango herrian egindako lan kolektiboa argitara ekartzen du. Maider Oleaga zuzendaria gonbidatu dugu dokumentalaren inguruan solasteko.

Bestetik, Kresala zineklubetik berriro Pedro Saldaña izango dugu gurean. Zinemaldian gehien gustatu zaizkionak gomendatuko dizkigu.

Gainera, liburutegietatik Yone Renteriak Anne Catherine Bomannen 'Agathe' liburuaz hitz egingo digu.

Jantzi kaskoak eta adi!