Ispilu Beltza
|

Konfinamendu luzearen ostean, maiatzaren 11n zabalduko dituzte ateak liburu-dendek. Zer neurri hartuko dituzte segurtasuna bermatzeko? Nola aldatuko da liburu-dendetako esperientzia irakurleontzat. Tobacco Days, Garoa eta Baionako Elkar dendetako arduradunekin hitz egin dugu gaiaz.

San Telmo Museoak Europar elkarrizketak izeneko hitzaldiak antolatu ditu aurten ere. Online izango dira eta gaur dute lehen saioa, 19:00etan, Alberto Alemano eta Daniel Innerarity hizlariekin. Miren Valverde museoko komunikazio arduradunak azaldu dizkigu xehetasunak.

Beñat Hach Embarekek liburu bat ekarriko du bere salabardoan, eta Anartz Bilbaok ereserkiekin osatu du Urpeko Bonbarda.

Jarri kaskoak eta entzun!