Ispilu Beltza
|

Badirudi pixkanaka pixkanaka Gobernuaren salbuespeneko neurriak erlaxatzen joango direla. Nola eragingo dio dekonfinamenduak kultur bizitzari? Harri Fernandez kazetariak argituko digu Kultur Periskopioari begiratuta.

Gainera, Xabier Etxeberria eta Josu Igoa Buyan komikiaren egileak izango dira gurean. Android sistema eragilea duten mugikorretarako aplikazio bat aurkeztu dute, komiki interaktibo bat. Zer demontre den azalduko digute.

Beñat Hach Embarek kazetariak Anita Parker taldearen bideoklip bat ekarriko digu bere Salabardoan eta Anartz Bilbaok Tony Allen bateriajole mitikoaren monografikoa prestatu digu saioa amaitzeko.

Jarri jaskoak eta entzun!