Jazzaldia egingo da azkenean. Baina lehengo data bertsuetan izanagatik, jaialdiak ez du zer ikusirik izango. Bertako artistek, Euskal Herriko zein Espainiar Estatukoek hartuko dute protagonismoa. Miguel Martinek azaldu digu nolakoa izango den Jazzaldiaren 55. edizioa. Eta hitz egin dugu baita ere Donostiako antzokien irekieraz.
Jazza ederra da, pizgarria, baina askotan ulertzen zaila egiten zaigu. Iñaki Salvador eta Ainara Ortegak zabalduko dizkigute generoaren ateak. Azalduko digute nola bizi duten jazza.
Beñat Hach Embarek kazetariak Xabi Bandini iruñearren single berria ekarriko digu.
Azkenik, Anartz Bilbaok The Smashing Pumpkins taldearen monografikoa egingo du Urpeko Bonbardan.
Jarri kaskoak eta entzun!