Donostiako ispilu kulturala
Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lortzen zuten, koadro batean sartuko balute bezala, gainontzekoa lausotuz. Beltzez tindatutako beira haietatik ikusten zena are ederragoa ikusten zen, baina, era berean are gordinagoa. DK Irratiko ISPILU BELTZA programa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da. Asier Errastik gidatua.
Gaur Jon Gartziaren eskutik, Donostiako Jazzaldian, Keler gunean izango ditugun artisten inguruan aritu gara solasean. Eta horretaz gain, Jeannette Diaz, Kresala Zineklubeko lagunarekin ere zinemaz...

Gaur Alai Ormazabalen eskutik: umorea eta mamarratxeoa.

Josemi Beltran, Donostiako Zine Unitateko Zuzendariak gaurkoan 21. Giza Eskubideen Zinemaldiaren inguruko xehetasunak ekarri ditu. Pasa den astean iragarri baizuten programazioaren zati handi bat.

Alai Ormazabal eta Jon Gartzia lankideekin, azken 23 edizioetako KORRIKAren abestiak errepasatu ditugu. Eta egitasmo zoragarri honek guretzat suposatzen duenaz ere aritu gara solasean.

Gaur Kresala Zineklubeko lagunak izan ditugu ISPILU BELTZAn, hurrengo astearteko filmaz solasean. Horretaz gain, arnasa sakon hartuta eta patxadaz, ongi etorria eman diogu udaberriari.

Hesia urraturik Xabier Leteren oroimenez, haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako, Joxan Goikoetxeak idatzitako oratorio sinfoniko-korala da, haren testu eta melodia bilduma...

Gaur zinema izan dugu saioko protagonista. Alde batetik, Josemi Beltran izan delako gurean, Donostiako Zine Unitateko zuzendaria. Eta bestaldetik, Kresala Zineklubeko lagunak.

Gaurko saioan: Pop kultura eta 'mamarratxeoa', Alai Ormazabalekin.

Alice Dussutour idazlearen 'Neska jaiotzea' liburuaz aritu gara ostiral honetan solasean. Eta horretaz gain, Jon Gartzia lankidearekin, asteburura begira ere jarri gara gure hiriko agenda musikala...

Oier Aranzabal lankidearekin eta Egiako liburuzaina den Ruben Vidalekin, gaur honako gaiak jorratu ditugu: Euskararen egoera, Korrikaren 23. edizioaren hasiera, Akira Toriyamaren heriotza, euskal...