Musika
|

Mikel Unzurrunzaga Schmitz Zarauzko musika giroan hazi zen 80eko hamarkadaren amaieran eta 90ekoaren hasieran. Dj Makala izenondoa hartzearekin euskal punk eta rocketik urrundu eta apurka apurka musika beltzetan eta munduko musiketan murgildu zen. Donostiako Etxekalte Clubean disko jartzaile gisa jardun zuen urte askoan, eta Jazzaldiko Nauticool espazioa kudeatzen ere bai. Nazioartean bere lekutxoa egin duen euskal disko jartzaileetako bat da.