Literatura
|

Safo Antzinate Klasikoaren poeta nagusienetakoa da, eta horretaz gain, emakumezkoen ahots poetiko aitzindaria ere. Baina bere poesia, egiazko edozein klasikorena bezala, etengabe garaikidea da eta gaur egungo gizakiarekin konektatzen jarraitzen du.

Maite Lopez as Herasek Saforen poesia guztia euskeratu du itzulpen klasiko batean. Solasean aritu da Aritz Gorrotxategi idazle eta poetarekin Platonek "hamargarren Musa" deitu zuenari buruz.

Segidan, Aizpea Goenaga eta Dorleta Urretabizkaia aktoreek Saforen poemak errezitatu dituzte Nerea Azcona harpa jotzailearen zuzeneko musikarekin.

 

2022/03/25 19:00 ERNEST LLUCH K.E. - EUS