Literatura
|

Irratian, bai hitza eta bai musika, bestaldetik hartzen ditu entzuleak. Bere aldetik, esatariak ere bestaldeari ematen dizkio biak, bai hitza eta bai musika. Bestaldetik bestaldera. Aspaldiko lagunak dira Maite Larburu eta Harkaitz Cano; sarritan aritu izan dira elkarlanean, Hezurren azpian diskoan, esate baterako. DK irratiko “Bestalde” magazinaren esatariak, Ion Olanok, konplizitate hori baliatuz, lagunarteko elkarrizketara gonbidatu ditu biak, "Bestaldea" kontzeptutik abiatuta, gogoetak, kantuak eta kontakizunak elkarbanatzera, zuzeneko irratsaioaren formatuan.