Literatura
|

(audio originala ingelesez)

Munduko literaturaren idazle handienetako bat, Man Booker Prize sariaren irabazlea eta Nobel sarirako hautagaia hainbat urtetan, David Grossmanek (Jerusalem, 1954) La vida juega conmigo argitaratu du. Maite duzunaren oroimena eta ohorea salbatu edo alaba txikia zortearen baitan utzi? Dilema horri aurre egin beharko dio Eva Panic kroaziarrak, Titoren Jugoslavia komunistaren lehen urteetan atxilotua izan ondoren. Kibutz batean bizi den familia berezi baten benetako istorioan oinarrituta, La vida juega conmigo kontakizun gogorra da, non intolerantziak eta sekretu izugarri batek Panicen familiaren zenbait belaunaldi baldintzatzen dituen. La vida juega conmigo, Grossman beraren historia da.

Lan honetaz eta bere ibilbideaz aritu da Grossman Yolanda Mendiolarekin solasean.

2021/11/17 19:00 ANTZOKI ZAHARRA- EUS / ENG