Literatura
|

(audio originala Italieraz)

Paolo Giordano idazle italiarrak, Strega Sariaren irabazle gazteenak, koronabirusari buruzko lehen saiakera argitaratu du, En tiempos de contagio. Fisika ikasitakoa, La soledad de los números primos arrakastatsuaren egileak bizipen, gogoeta eta ohartarazpen sorta bat planteatuz aurrera egitera eta etorkizun desberdin baten oinarriak ezartzera bultzatzen gaitu. "Egiten ez badugu, larrialdiaren amaieran, egoera lehengo bera izatea da arriskua, arazo berberekin, eta hurrengo izurritea inkubatuko dugu berriro". Gure erantzukizun kolektiboari buruz hausnartzeko gonbidapena eta nazioarteko lankidetzarako deia da En tiempos de contagio.

2021/11/11 19:00 KOLDO MITXELENA- ITA / EUS