+ Kultura
|

Lanik eta ahaleginik gabe ez dago balio duen talenturik. Denok dugu dohain bat zeregin jakin bat ondo egiteko, eta familia eta gizarte-inguruneak funtsezko eginkizuna betetzen dute bilaketa-prozesu horretan. Erreferenteak izan behar ditugu bikaintasuna lortzen lagunduko digutenak, eta horretarako daukagun askatasunaren bidez, gure lana besteek ere baloratu dezaten. Topikoak dira, begi-bistakoak diruditenak, baina hainbat pertsonaia garrantzitsuren ahotan hitz horiek are garrantzi handiagoa hartzen dute.

Maria Botto aktoreak, Judith Jauregui pianistak, Javier Aizpurua zientzialariak eta Roberto Olabe Realeko futbol zuzendariak luze eta zabal hitz egin zuten talentua ardatz nagusi izan zuten gai horien inguruan. Ernest Lluch Kultur Etxeak hartu zun mahai-inguru interesgarri eta atsegin hau, eta bertaratu ziren guztiak lau aditu hauen ezagutzaz aberastu dira.