+ Kultura
|

Nagore Legarretak argazki kamarak eraikitzen ditu, gero argazkiak ateratzeko. Atun-potoak, poxpolo-kaxak eta bestelako tramankuluak erabiliz sortzen ditu bere kamerak. Eta akatsak ditu bidelagun, argazkilaritza analogiko eta esperimentala lantzerakoan. Anariren 'Irla izan' diskoko portada berak egin zuen, baina, lan egin du baita Inoren Ero Ni, Pelax, Jupiter Jon eta beste musikari askorekin. Bere estudiotik onartu du Ispilu Beltzaren parean jartzeko gonbita.