+ Kultura
|

Luis Chillidak, Fernando Golvanok eta Eusebio Leranozek Chillidaren lanak futbolarekin dituen loturei buruz eztabaidatu dute. Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hirugarren edizioko ekitaldi honetan ia ehun pertsona bertaratu ziren otsailaren 15ean Chillida Lekuko Museora.

Bertan Eduardo Chillidaren obra ezagutzeko bisita gidatua egin ostean, bertaratutakoek solasaldi batez gozatu ahal izan zuten, eta bertan parte hartu zuten Luis Chillidak, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioaren presidenteak, Fernando Golvano, irakaslea, kritikaria eta arte komisarioa, eta Eusebio Leranoz, Realeko atezain ohi eta ondare eta kulturan aditua, Chillidaren lanak futbolarekin dituen loturei buruz eztabaidatu dute.