+ Kultura
|

Bilintxen Menda Hamabostaldia.

Imanol Lazkano dateke bertsolaritzak azken 100 urteotan izan duen bilakaeraren lekukorik behinena. 1936an jaio zen, Txirrita hil zen urtean. Hernaniar bertsolariarekin kantatzera iritsi zen belaunaldi baten kantu-lagun izan zen gaztetan (Basarri, Uztapide, Zepai, Txapel...), eta, tartekoak tarteko, gaur egun elitean dauden gazteak ere plazakide izan zituen azken urteetan. Bertsolaritzak belaunaldiz belaunaldi izan dituen aldaketak izan ditu aztergai bertsolari azpeitiarrak: bertsolarien profil soziala eta profesionala, pentsakera, bertsokera, gaiak, estetika... Xabier Euzkitze herrikideak egin du aurkezpena.

Ekitaldi hau Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatutako Bilintxen Menda izeneko bertso hamabostaldiaren baitan gauzatuko da.

2021/05/11 CLUB ARETOA - VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA 19:00 EUS