Antzerkia eta dantza
|

ITURFEST VI- 2020ko azaroaren 20tik 27ra. Iturr(i)alde/Iturribide kalea, Prim kalea eta Fika kalea. (Bilbo)Artistak gonbidatzen dira espazio publikoan, dendetan, hezkuntza-erakundeetan, museoetan… edo elkarlanean proiektuak sortzeko, adibidez: Babel munduko emakumeen elkarteekin lankidetzan sortutakoa bezala. Aste osoan zehar tailerrak eta jarduerak programatzen dira, eta, era berean, hainbat instalazio egongo dira kalean zehar. Iturfest auzoarekin eta auzoarentzako antolatutako jaialdi bat da, bertan bizi direnentzat zein beste batzuentzat. Iturfestek arte eta kultura garaikidea egunerokotasunera hurbiltzeko asmoa du, ohiko kultur guneetatik aldenduz eta aurretik zehaztutakoa zalantzan jartzen diguten beste begirada batzuk sustatuz. Iturfestekin egunerokotasunaren espazioak eta denborak partekatzen ditugu arteatik eta artearekin.