Tangozale
|

Bere benetako izena Tito Cosme Sconza da. Atsegina, tango ahots argia eta tango gizona bete-betean, Tito Reyesek bere burua gaur egun ere "kale-txoko abeslari"tzat hartzen du. Eszena menderatzen dakienaren erraztasunarekin, oroitzapenetan murgiltzen da eta bere bizipenen bidetik ibiltzera garamatza. Anibal Troilo eta Tito Reyes bat etorri ziren errepertorioa aukeratzerakoan poesiaren kalitatea lehenetsiz. Munduan, gehien erakartzen duena dantza da, baina musikari eta abeslariarentzat poesiak jasotzen duena da duendeak harrapatzen duena.