Tangozale
|

Bera da, nire ustez, bandoneoiaren interprete handietako bat eta gure garaiko musikaririk talentu handienetakoa. Bere emanaldietan, instrumentuaren erabateko maisutasuna erakusten du, malabarismorik gabe, baina adierazkortasun eta izaeraz, ñabardura finekin eta gustu ikaragarri oneko moldaketekin. Horacio Ferrer poetak bandoneoiaren apologian: «Mendeko tresna..., arnasa hartzen duena... arimaren adierazpen garbiena..., Walter Ríosen eskuetan eztabaidaezina bihurtzen da. garai guztietako doinu ederrenen protagonista».