Munduko Ahotsak - Voces del Mundo
|

Munduko Ahotsak saioan, Fiare Banka Etikoa ezagutzera hurbildu gara Zarautzera, banketxe handiak kaleratzeak eta etxebizitza hutsak konbinatzen dituzten garai paradoxiko honetan, beste banka eredu jasangarriagoak daudela erakutsi eta aldarrikatzeko. Horretarako, Nekane Idarreta eta Ana Belén Juaristi partaideak ditugu gurekin, banka etikoaren eredua ezagutzera eman eta aldarrikatzeko.

Eredu jasangarriak ezagutzera ematen dituen elkarrizketa hau Munduko Ahotsak saioen parte da, Donostiako Udaleko Lankidetza atalak bultzatutakoa. Podcast honek, mundu bidezkoago eta gizatiarrago baten aldeko aldaketak bilatzen dituzten ahotsak entzunaraztea eta aldarrikatzea dauka helburu. Milesker eta hurrengo saiorarte!

 

Garazi Velasco, kazetaria