Munduko Ahotsak saioan, Bakea eta Duintasuna gobernuz kanpoko erakundea ezagutzera hurbildu gara gaurkoan, Israelgo gobernuak Palestinan lankidetza terrorismotzat jotzen duen garai zoro eta krudel honetan, lankidetzak lurralde okupatuan duen egoera latza salatzeko eta pertsonen duintasuna eta bake egoerak defendatzeko asmoz. Horretarako, Eneko Calle partaide eta aktibista daukagu gurekin, ekimen honen berri emateko eta, entzuten hari garenoi, nola lagundu dezakegun jakinarazteko.
Mundu duinago bat eta giza eskubideen defentsa ezagutzera ematen dituen elkarrizketa hau Munduko Ahotsak programaren parte da, Donostiako Udaleko Lankidetza atalak bultzatua. Podcast honek, mundu bidezkoago eta gizatiarrago baten aldeko aldaketak bilatzen dituzten ahotsak entzunaraztea eta aldarrikatzea dauka helburu gisa. Milesker eta hurrengo saiora arte !