Ispilu Beltza
|

Aste honetan Ispilu Beltzan aurtengo ikasturteak utzi dizkigun elkarrizketen aukeraketa bat egingo dugu. Horretarako, Telmo Trenor izan dugu saioa gidatzen eta aukeraketa egiten.

Batetik, María Elorza zine zuzendariari egindako elkarrizketa entzuteko aukera izango dugu, 'A los libros y a las mujeres canto' aurkeztu baizuen Zinemaldian. Bestetik, Inko Martinek irratigintzaren inguruan eskaintzen duen Egile Ikastaroa berreskuratu dugu. Amaitzeko, Aiert Beobide ekarri dugu berriro ere, 'Errimak bi oinetan' dantza ikuskizunaren inguruan aritu zena.

Jantzi kaskoak eta adi!