Ispilu Beltza
|

Aurtengo ikasturteak eman dizkigun elkarrizketa interesgarrienak errepasatzen jarraitzen dugu aste honetako Ispilu Beltzan.

Gaurko menuan, denetarik izango dugu. Batetik, Ismael Serrano abeslari ezagunak eskaini zigun elkarrizketa entzungo dugu, Victoria Eugenian eman zuen kontzertua aitzakia edukita.

Bigarrenik, Sonakay taldeko Yoni Camachorekin hitz egiteko aukera izan genuen, baita ere Victoria Eugenian emango zuten kontzertuaren harira.

Amaitzeko, 'Los Sota. Esplendor y venganza' liburuaren idazlea den Eugenio Ibarzabalekin istorio bitxi honen inguruan hitz egin genuen.

Jantzi kaskoak eta adi!