Ispilu Beltza
|

Gaur musikari buruz hitz egingo dugu Donostia Kultura Irratian. Ibil Bedi talde nafarrak kontzertua eskainiko du Intxaurrondon, DKlubaren baitan. Sarrerak aspaldi daude agortuta, hala ere, guk gaur Amets Aranguren, taldeko saxoa, ahotsa eta teklatua gonbidatu dugu.

Horrez gain, Josemi Beltránekin zinemaren inguruan solasteko aukera izango dugu, ostegunero egin ohi dugun moduan '¡Subtítulos!' atalean.

Amaitzeko, Asier Errastik musika gomendioak ekarri dizkigu saioa girotzeko, Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!