Ispilu Beltza
|

Gaur, antzerkiari buruz hitz egingo dugu Ispilu Beltzan. Telefonoaren beste aldean Cristina Torres izan dugu, 'Hoponopono' lanaren zuzendaria. Larratxon ikusteko aukera izango dugu, apirilaren 1ean, 19:00etan.

Horrez gain, Josemi Beltránekin zinemaren inguruan solasteko aukera izango dugu, ostegunero egin ohi dugun moduan '¡Subtítulos!' atalean.

Amaitzeko, Asier Errastik musika gomendioak ekarri dizkigu saioa girotzeko, Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!