Ispilu Beltza
|

Gaur, autoestimuaren inguruan hitz egingo dugu Nerea Mendizabal psikopedagogoarekin. Martxoaren 17an, 18.00etan, Aieten ‘Seme-alaben autoestimua lantzen’ solasaldia eskainiko baitu, eta guk, aitzakia horrekin, Donostia Kultura Irratira gonbidatu dugu.

Horrez gain, Josemi Beltránekin zinemaren inguruan solasteko aukera izango dugu, ostegunero egin ohi dugun moduan '¡Subtítulos!' atalean.

Amaitzeko, Asier Errastik musika gomendioak ekarri dizkigu saioa girotzeko, Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!