Ispilu Beltza
|

Gaur, musikari buruz hitz egingo dugu ‘Ispilu beltza’n. Gure ahotsak proiektuaren baitan Maite Larbururen kontzertua ikusteko aukera izango dugu martxoare 6an, 19.30ean, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, eta guk musikaria Donostia Kultura Irratira gonbidatu dugu.

Gainera, astelehenero legez Mikel Iturria izango dugu bere Kultur Periskopioarekin, agendari errepaso bat emateko.

Amaitzeko, Asier Errastik musikaz josiko digu Ispilu Beltza, bere Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!