Ispilu Beltza
|

Gaurkoan musika izango dugu protagonista Ispilu Beltzan. Izan ere, otsailaren 4an Intxaurrondon Musikagela Weekend jaialdia ospatuko da. Bertan hiru talde arituko dira: La Perra Blanco, Rumbling Lips, eta Ramada Inn. Guk azken talde honekin solasteko aukera izan dugu Donostia Kultura Irratian.

Horrez gain, Josemi Beltránekin zinemaren inguruan solasteko aukera izango dugu, ostegunero egin ohi dugun moduan '¡Subtítulos!' atalean.

Amaitzeko, Jon Gartziak musika gomendioak ekarri dizkigu saioa girotzeko, Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!