Ispilu Beltza
|
Gaur, dantzari buruz hitz egin behar dugu Donostia Kultura Irratian. Eta horretarako 'De Scheherezade' ikusikizunaren zuzendaria, El Arbi El Harti, gonbidatu dugu. Abenduaren 10ean Victoria Eugenia antzokian ikusteko aukera izango dugu. Horrez gain, asteartero zinemarekin hitzordua izaten dugu Trueban, Kresala zineklubeko lagunekin, 'Eskamak Kentzen' sekzioan. Paul Ormaetxea ekarri dugu gaurkoan, Aki Kaurismäki zuzendariaren 'O Tasquiero' film laburraz eta 'La chica de la fábrica de cerillas' film luzearen inguruan aritzeko. Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunez agurtu du gaurko saioa. Jantzi kaskoak eta adi!