Ispilu Beltza
|
Gaur, Blanca Urgel, EHUko filologa eta euskaltzaina izan dugu Donostia Kultura irratian. Azken egunotan Irulegiko Eskuaren berri izan dugu, eta aditu gasteiztarra gonbidatu dugu gaiaren inguruan gehiago jakiteko. Horrez gain, astelehenero legez Mikel Iturria izango dugu bere Kultur Periskopioarekin, agendari errepaso bat emateko. Amaitzeko, Jon Gartziak musikaz josiko digu Ispilu Beltza, bere Kanta Katiluan. Jantzi kaskoak eta adi!