Ispilu Beltza
|

Gaurkoan Ispilu Beltzan musika kubatarraren ikonoetako bat elkarrizketatzeko aukera izan dugu: Eliades Ochoa. Buena Vista Social Clubeko partaide izandakoa, bakarkako ibilbide luzea darama dagoeneko. Azaroaren 19an Victoria Eugenia antzokian emanaldia egingo du, 19:30etatik aurrera.

Horrez gain, asteartero zinemarekin hitzordua izaten dugu Trueban, Kresala zineklubeko lagunekin, 'Eskamak Kentzen' sekzioan. Jeannette Diaz ekarri dugu gaurkoan, 'Una historia de amor y deseo' filmaren inguruan aritzeko.

Gainera, azaroaren 14tik 27ra ospatzen den Literaktum zikloaren nondik norakoak azalduko ditugu.

Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunez agurtu du gaurko saioa.

Jantzi kaskoak eta adi!