Ispilu Beltza
|

Ronald 'Khalis' Bell Kool & The Gang taldearen sortzailea hil da 68 urterekin. Bere omenez egingo dugu gaurko bidaia musikala.

Gainera Tobacco Days liburu-dendara gerturatuko gara Ines Garcia Azpiazurengana, gomendio eske. Liburu bat eta hiru abesti aholkatuko dizkigu.

Eta ondoren, Harri Fernandezekin super heroien inguruko telesailen inguruan hitz egingo dugu. The Boys, The Umbrella Academy, Misfits edo Heroes telesailak aipatuko dizkigu.

Jarri kaskoak eta entzun!