Ispilu Beltza
|

Gaur 'Cuerdas' pelikularen inguruan hitz egingo dugu. Ibilibide oparoa egin du orain arte nazioarte jaialdietan, eta egunotan Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakaleran ikusteko aukera izango dugu. Guk filmaren zuzendaria den Esti Urresola gonbidatu dugu Donostia Kultura Irratira.

Horrez gain, Kresalako lagunak ere hemendik dabiltza, zinema maite dutenez. Festibala nola bizitzen ari diren kontatuko digute aste honetan.

Amaitzeko, Jon Gartziak musikaz amaituko du saio berezi hau.

Jantzi kaskoak eta adi!