Ispilu Beltza
|

Uztaila amaitzearekin batera Ispilu Beltza ere amatatuko da. Baina ez betirako! Lasai! Irailean berriz ekingo diogu pilak kargatuta.

Gaurko saioan zinemaz hitz egingo dugu Sara Hernandezekin 'Wanda' sekzioan. Joanna Hogg zinemagilearen 'Exhibition' pelikulaz eta etxearen kontzeptuaz hausnartuko dugu Tabakalerako barrunbeetan.

Gainera Harri Fernandezen Idi begitik Emmy sarien inguruan hitz egingo dugu hainbat telesail gomendatu eta hype ikaragarria sortu duten hainbat ekoizpenen inguruan arituko gara.