Ispilu Beltza
|

Askotan gertukoenak izaten dira lekurik ezezagunenak. San Telmo Museoak hiriko birika den Urgull mendia ezagutzeko Appa eta mapa argitaratu ditu. Gure ondare historiko eta naturala ezagutzeko txangoa proposatuz. Agurtzane Garai San Telmo museoko bitartekaritza arduradunak ekimenaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.

Harri Fernandezek berriz telesailak gomendatuko dizkigu Idi Begian. Jazzaldia hastera doan honetan musika ardatz duten telesailen inguruan ariko zaigu.

Eta amaieran The Jayhawks taldearen XOXO diskoa deskubrituko dugu.

Jarri kaskoak eta entzun!