Ispilu Beltza
|

Sortzaileen greba digitalaren bigarren eta azken eguna gure museoetako arduradunekin hitz egiteko probestu dugu. Zertan dira? Eta garrantzitsuagoa: zein izango da haien lekua datorren mundu berrian?

San Telmo Museoko zuzendari Susana Sotorekin, Chillidalekuko Mikel Chillidarekin eta Gipuzkoako Gordailuko Karlos Olaetxearekin hitz egin dugu galdera horiei erantzuna topatzen saiatzeko. Horrez gain Parisekin egin dugu konexioa.

Parisen baita Miren Arzalluz Palais Galliera moda museoko zuzendaria. Museoa zabaltzekoak ziren apirilaren hasieran, berritze lanak amaituta; baina Covid-19a dela eta, dena bertan behera utzi behar izan dute.

Amaitzeko Beñat Hach Embarek kazetariak greba digitala izango du hizpide eta Anartz Bilbaok Nina Simoneren mundura gerturatuko gaitu Urpeko Bonbardan.

Jarri kaskoak eta entzun.